lunes, 2 de junio de 2008

Material Didaktikoa

Hona hemen gure lana

08-05-15
ARIÑO ESKOLA:
Ariño eskola Teruelen dago eta esan beharra dago, guztiz aurreratua den metogologia erabiltzen dutela. Ikasle bakoitzak bere ordenagailua dauka eta hortik ikasten dute. Beraz, edukiak modu digitalean daukate. Gaur egungo beste eskola batzuekin konparatuz, oso metodologia aurreratua daukate, modu digitalean ikasteko aukera izatea ideia interesgarria iruditzen zait. Argi dago, metodologia honekin , irakaslea bigarren plano batean egongo dela , bere papera aldatuko da baina irakaslea ezinbestekoa izango da egoera kontrolatzeko.
Amaitzeko esan beahr dut, nire ustez, ikasleek ordenagailu bana edukitzea, pribilegio bat dela eta gutxi batzuen esku dagoela. Horrelako metodologia ondo funtzionatzen badu, uste dut , beste eskola batzuetara zabaldu behar dutela.
08-05-09
ORDENADOREAK IKASGELETAN:
Teknologia berrien aurrerakuntza esparru guztietara hedatu da, hezkuntzara, aisialdira... Ikasleen alfabetizazio informatikoa bermatzeko, Curriculumean teknologia berriak integratzea ezinbestekoa da. Hau sustatzeko, praktika erabilgarriak garatu behar dira. Praktika hauek, irakaskuntzaren konpetentzietarantz orientatu behar dira. Prozesu honetan, irakasleak badu bere papera, ikasle alfabetatuak sortzea , teknologia munduaren kanpo gera ez daitezen.
08-05-09
TEKNOLOGIA ETA METODOLOGIA:
Bideo honetan argi ikus dezakegu teknologia izateak aldaketak ekarri dituela. Orain dela urte asko, hezkuntza nahiko arrunta zen, ikasgeletan ikasleak zeuden eta irakasleak klaseak, liburuetan oinarrituz ematen zituen. Geroago, modernizazio prozesuak, teknologia berriak erabiltzera bultzatu gaitu. Eskolan, teknologia berrien erabilera nabaria izan da, arbelak alde batera utzi eta pantailak ipini dituzte, Gainera ikasle bakoitzak, ordenagailu bana erabiltzeko aukera du...
Beraz hezkuntzan egon diren aldaketak batez ere, metodologian eta baliabideetan izan dute islada.
08-05-09
Kaixo!!!
Gaurko saio praktikoan power point programa sakonago ezagutzen ibili gara. Programa ezagutzen genuen , baina gaur gauza berriak ikasi ditugu. Umeentzako ariketa bat prestatu dugu, irudiak, soinua eta gure ahotsa sartuz. Oso entretenigarria izan da eta gainera asko ikasi dugu. Gaur, ez dugu saio teorikorik izan. Josunek, bilera batera joan behar izan duelako.
kaixo!!!
Esan behar dut, ordenagailua apurtuta izan dudala eta horregatik nabil gaur bloga egunean jartzen. Arazo asko izan ditut eta horregatik egunkaria paperean idatzi dut egun guztietan gaur dena blogean idazteko.
08-04-24
Gaurko saio praktikoan, gelakideen helbideak sartzen ibili gara batez ere. Aldiz , saio teorikoan, teknologia berrien ondorioz , gizartean egondako aldaketak ikusi ditugu. Aldaketa hauek, esparru desberdinetara hedatu dira, besteak beste , hezkuntzara. Hezkuntan, aldaketa zuzenak eta zeharkakoak egon dira:
- Aldaketa zuzenak: ordutegiak, baliabide berriak...
- Zeharkako aldaketak: balore berriak, kultura berriak...